XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D/1 Hitz profilak.

MAILA.

Tartekotik Aurreratura.

DENBORA.

10-15 minutu saio bakoitzean.

IKASGELAN.

1 Idatzi arbelean, adibide gisa, hiru adjektibo, adib.

zahar
gris
garesti
.

Ondoren eman ezaugarri horiek dituzten zenbait gauza, hala nola Rolls Royce, gaztelu, Lehen Ministrari, eta eskatu taldeari gehiago emateko.

2 Esan ikasle bati beste hiru adjektibo eskaintzeko eta eskatu taldeari horien bidez deskriba daitezkeen 4-6 gauza aurkitzeko.

3 Eskatu ikasle bakoitzari hiru adjektibo idazteko paper zati batean eta papera tolesteko.

Jaso paperak eta nahastu txapel edo kaxa batean.

Ondoren esan ikasle bati paper zati bat ateratzeko azarez, ireki eta adjektiboak arbelean idazteko.

4 Eskatu ikasleei adjektibo multzo berriak deskribatutako gauzen zerrenda osatzeko bakarka.

5 Jarri ikasleak 4-7 laguneko taldeetan beren zerrendak gonbaratu eta azaltzeko.

HURRENGO KLASEETAN.

Ariketa hau ikastaro osoan zehar berregin daiteke, beti ere kontuan izanik ez dela saio luzeegirik egin behar.

Adjektiboen ordez, aditzak edo aditzondoak erabil daitezke:
makurtu
kirrinkatu
usteldu (daitezkeen gauzak)
mantxo
kolpeka
lasai (mugitzen den jendea)
.